2000. urtean, Nazio Batuek sustatutako Bakearen Aldeko Kulturaren Nazioarteko Urtean, Bakeaz-ek Bake Eskola sortu zuen.
Bakeaz-en Bake Eskola ingurune zehatz batean sortu zen: Euskal Herrian. Ingurune honetan bakearen kulturak larritasun handiko arazoei aurre egin behar zion. Arazo horiek, indarkeria terroristaren manifestazio desberdinen eratorriak dira eta, aldi berean, bortizkeria horrek euskal gizartearen esparru guztietan zuen eraginaren deribatuak ziren. Testuinguru honek giza eskubideen defentsa aktiboa behar zuen, gizarte esparru guztietatik sakonki lan egiten, eta beraz, hezkuntzaren alorretik ere bai.
Bakeaz-en Bake Eskola Hezkuntza komunitatearekin harremanetan zegoen denbora osoan, eta batez ere, berari zuzenduta zegoen, beti bere arazoak, eskariak eta iradokizunak kontuan hartzen. Haien asmoa, bakerako hezkuntzaren erronkei aurre egiteko, aukera erabilgarriak eta originalak ematea zen.
Bake Eskola argitalpen monografikoa zen, ez aldizkakoa, eta bakearen kontzeptu eta kultura dimentsio ezberdinak lantzen zituen. Bere helburua bakearen kulturan heztea zen. Bakearen kultur hori, giza eskubideen promozioan, oinarrizko askatasunetan, garapen jasangarrian, herritartasun demokratikoa eta kosmopolitan eta tolerantzian eta kulturen arteko elkartasunean oinarritutako etikan, sustatuta zegoen. Ikerketa guztiak adituek bakerako hezkuntzan, giza eskubidetan edota garapenerako hezkuntzan egin zituzten.