Bakeaz koadernoen bildumak gai hauei buruzko ikerketa monografikoak biltzen ditu: defentsaren ekonomia, segurtasun-politikak, bakerako hezkuntza, gerra-gatazkak, lankidetza-politikak, ekonomia eta ekologia. Ikerketa guztiak Bakeaz erakundearekin lotuta dauden adituek edo Bakeaz-en kolaboratzaileek egin zituzten. Argitalpen hau bi hilean behin argitaratzen zen, eta lehen komentatu ditugun gaietan interesatuta zegoen jendeari edo erakundeei zuzenduta zegoen. Bertan, irizpide kritikotik eta arazo horiekin hartutako konpromisotik ikerketa laburrak eta zehatzak eskaintzen ziren. Arovite-k Euskadin emandako indarkeria politikoarekin zerikusia duten koadernoak eskura ipintzen ditu.