1995etik, EUSKOBAROMETRO ikerketa-taldeak (Euskal Herriko Unibertsitatea – Universidad del País Vasco), Francisco J. Llera katedradunak zuzenduta, aldizkako inkesta soziologikoak eta beste ikerketa batzuk egiten ditu, euskal herritarren jokabide politikoa eta iritzi publikoa ezagutzeko. Atal honetan, Euskobarometro Fondoak egindako ikerketetan lortutako emaitzak biltzen dituzten hainbat taula argitaratzen ditugu. Besteak beste, euskal herritarren askatasun-sentsazioa politikaz hitz egiteko, politikaren parte-hartze aktiboarekiko beldurra, ETArekiko jarrerak Euskal Herrian, ETAko kideen irudi publikoa edo terrorismoaren amaierara eraman duten faktoreak aztertzen dira. Eskerrak eman nahi dizkiogu Rafael Leonisiori, Euskobarometro taldeko kideari, bere laguntzagatik.