[h5 ]Kronologia honek, ETAk egindako lehen hilketatik 1968an, ETAk bortizkeriaren “behin betiko geldiunea” erabaki zuen arte 2011an, gertatutako ekintzak biltzen ditu. Idazki honetan, esandako denboraldian Euskadin jardun duten terrorista talde desberdinek (GAL, Grupos Antiterroristas de Liberación eta Comandos Autónomos Anticapitalistas barne) egindakoa jasotzen da. Testuetan agertzen den gehiena, Gaizka Fernández Soldevillak eta Raúl López Romok idatzitako Sangre, votos, manifestaciones: ETA y el nacionalismo vasco radical, 1958-2011 –Madril, Tecnos, 2012- liburutik dator. Testuak, Barbara van der Leeuwek, batez ere, El Correo eta La Gaceta del Norte egunkarien agiritegietatik hartutako argazki-sorta batez lagunduta doaz.[/h5]























































