Gure bilatzaile bibliografikoak aukera ematen digu Euskadin terrorismoaren inguruan idatzi diren liburuak eta aldizkari akademikoetan argitaratutako artikuluak eta kapituluak ezagutzeko. XX. mendeko hirurogeita hamar hamarkadaren hasieratik gaur egun arte argitaratu diren lanetatik 950 erreferentzia baino gehiago ditugu. Bilaketarako irizpideak honako hauek dira: hitz gakoa, egilea, titulua, urtea eta argitalpen mota. “Todo” aukera hautatzean, datu-base multzoaren emaitza guztiak agertuko dira. “Autor”, “título” edo “año” hautatzean, bilaketa zehatzagoa, aurreratuagoa eta baliagarriagoa izango da elementu horiek bereizteko eta argitalpen mota desberdintzeko. Tresna honek hitz beteak bereizten ditu, beraz, sartutako kontzeptuak ez dira ebaki behar. Emaitzak alfabetikoki sailkatuta agertzen dira egilearen abizenetik hasita. Lan eta errepertorio hau Alba López Romo-k eta Raúl López Romo-k egin dute, Gaizka Fernández Soldevilla-ren lankidetzarekin. Gaizkak bere tesiaren bibliografia eskaini digu, eskuzabaltasun osoz.
Irakurketa iradokizunen atalean historia, soziologia, politologia, antropologia edo komunikabide zientziei buruzko funtsezko liburuen zerrenda aurki daiteke. Oroitzapenei zuzendutako atalean izan ezik, beste ataletan liburu akademikoak aurkitzen dira soilik, eta ez egunkarietan agertutako artikuluak edota literatura militantea (azken hau, bibliografia bilatzailean eskuragarri dago). 50 liburu nabarmenen baino gehiagoren selekzioa da. Zerrenda gaien arabera bananduta dago: terrorismoaren testuingurua eta oinarria, ETAren historia, biktimak, biktimen zerrenda…
Pelikula eta dokumentalen atalean, ETA, GAL eta beste erakunde terroristen gaia lantzen duten filmen zerrenda dago. Lizentzia zinematografikorik gabeko filmak, telebistan bakarrik aurkezteko filmak edo laburmetraiak ez daude sartuta. Beste batzuen artean, hurrengo datuak ematen ditugu: titulua, zuzendaria, urtea, kartela, iraupena, eta abar. Emaitzak dataren arabera agertzen dira: zaharrenetatik berrienera. Erreferentziaren iturburua Santiago de Pablo da (2012): The Basque Nation On-Screen. Cinema, Nationalism, and Political Violence. Reno: Center for Basque Studies-University of Nevada. Egile honi bere ezinbesteko parte-hartzea eskertzen diogu.
Grafikoen atalak hurrengo edukiak ditu: ETA eta beste erakunde terroristen biktimen zerrenda, Euskadin gertatutako terrorismoaren kronologia (1952-2011) eta euskal nazionalismoaren erakunde desberdinen bilakaera historikoari buruzko eta Euskal Herriko ezker-muturrekoari buruzko banako eskemak.
Euskobarometro atalean eskema eta taula batzuk argitaratzen ditugu, esaterako: euskaldunek duten politikari buruz askatasunez hitz egiteko sentsazioaz, politikan aktiboki parte hartzeko beldurrez, ETArekiko jarreraz Euskal Herrian, ETAren kideen irudi publikoaz edo Euskadin terrorismoaren amaierara heltzeko lagundu duten faktoreez.
Bilatzaile bibliografikoak
Irakurketa iradokizunak
Pelikula eta dokumentalak
Grafikoak
Euskobarometro Fondoa
Lineako testigantzak
Sobre la violencia en política: “La manera en que la violencia es percibida cuenta tanto como la violencia efectivamente sufrida, ya que su efecto psicológico puede ser tanto o más devastador que su efecto real”.
Eduardo González-Calleja 1994
Esta web utiliza cookies para mejorar tu experiencia. Suponemos que está de acuerdo con esto, pero si lo deseas puedes cancelarlo.AceptarLeer más
Política de Privacidad y Cookies
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.