Bilduma honek, ikerketa baten ondorioz, funtsean digital eran argitaratuak, Euskadin eta Nafarroan gertatu zen terrorismo fenomenoari buruzko testuak batzen ditu. Aldizkari espezializatuetan, liburuetan, txostenetan, liburuen ataletan eta working papers-etan argitaratutako testuak dira. Lanak disziplina desberdinetatik datoz: historiatik, soziologiatik, osasun zientzietatik, ekonomiatik, etikatik, filosofiatik, antropologiatik, zuzenbidetik edo komunikazio zientzietatik. Testu gehienak gaztelaniaz idatzita daude, baina ingelesez, euskaraz, frantsesaz eta alemanez ere badaude.

Lanak kategoria ezberdinetan sailkatuta daude eta kategoria horietan alfabetikoki ordenatuta daude idazleen abizenak edo argitaratzeaz arduratu den erakundearen izena kontuan hartuta. Biblioteka atal honetan kontsultak egiteko erarik hoberena erabiltzailearentzat interes handiagoa duen kategoria zein den jakitea izango da, eta hortik abiatuta begiztatzea bertan eskaintzen diren aukera guztiak. Izenburuan klikatzen badugu, fitxa teknika batean sartzen gara eta fitxa honetan hauxe topatzen dugu: normalizatutako erreferentzia bibliografikoa, pdf bat testu osoarekin, edukiaren laburpena, Dialneten egindako egilearen edo egileen orrialdea, zein dokumentu mota den eta, egoteko kasuan, testurako ordezko lotura.
Hau liburutegi digital espezializatua da, eta etorkizunean handitzen joango da. Bildutako lanetan egileen iritzia bakarrik adierazten da eta AROVITE ez da edukiaren arduradun egiten. Biblioteka honetan ez da idazle edo egile bakoitzaren bibliografia osoa eskaintzen; bakarrik agertzen da lan konkretu bati buruz egin duen lanen erakusketarik zabalena. Bilduma honetako lehentasunezko helburua, sakabanatuta zeuden eta askotan aurkitzeko zailak ziren material ugari batzuen bilketa eta zabalkundea da. Hori egiteko, Internetek ematen dizkigun aukera arinaz eta unibertsalaz baliatuko gara. Honela, bai ikertzaile espezializatuen lana, bai edozein motatako publikoaren zeregina, erraztu nahi dugu.
AROVITE-BIBLIOTEKA Euskal Herriko Unibertsitateko Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuko (IHSVF) ekimena da. DrDrumen IHSVFekin batera interfazearen diseinatzailea izan da. Egiletasun intelektuala eta bibliotekan agertzen diren lanen propietatea dokumentu bakoitzean aurkitzen da. Material hauen erabileraren atzetik ez dago merkataritza-interesik. Zita bat baldin badago, ezarritako estandar akademikoak errespetatu behar dira, hori dela eta, lanaren erreferentzia bibliografiko guztiaz hornitu behar da eta AROVITE-BIBLIOTEKAn sartu diren data agertu behar da.

Autorea bazara, zure testuak biblioteka honetan sartzeko eskaera info@arovite.com helbidera bidali behar duzu. Copyright edo hemen agertzen diren material jabetza eskubideak dituela uste duen edozein pertsonak edo erakundeak AROVITE taldearekin harremanetan jarri ahal da, emandako emailaren bidez. Liburuxka honetan Biblioteka Planaren xehatutako deskribapena kontsultatu ahal da.


Simple Share Buttons