Zuzen zinemara: proposamen metodologikoa
Ricardo Arana, Mª Ángeles Echevarría eta Hernán Echevarría
Bilbao, Bakeaz, 2009
Bilduma: Zuzen zinemara, 1
Laburpena
Ondoko lerroetan aurkezten dugun lana balioak erakusteko hezkuntzarekin eskolak duen konpromisoa zehazteko modu jakin bat da. Oinarrizko bi gairi eman nahi die erantzuna; hona gaiak: Giza eskubideetarako hezkuntza bultzatu behar da, herritartasun eraginkorra ez baita bat-batean lortzen, ekintza eta eragile batzuen bidez bultzatzen baita, eta, eragile horien artean eskola dago. Egokia da helburu horiek betetzea errealitate aldakorra aintzat hartuz, errealitatean jendaurreko diskurtsoak mintzaira berrien bidez ematen baitira aditzera eta haren interpretazioa egiten duten bitartekariak lekuz aldatu baitira.
Aurkibide
Giza eskubideak erakusteko heztea zinemaren bidez?
Giza eskubideetarako hezkuntza
Komunikabideek eragile hezitzaile gisa duten zeregina
Zinema giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzarako baliabide gisa
Azken hitza
Eranskinak
Bibliografia
ISBN: 978-84-92804-00-9
Erref.: DC01
Orrialde: 62 orrialde
Hizkuntza: Euskara
Ricardo Arana
Ricardo Arana Mariscal maisua eta kazetaria da. Bizkaiko Barakaldo herriko ikastetxe publiko batean ematen ditu eskolak. Euskadido Langile Batzordeen komunikazioa konfederalaren arloko eta hezkuntza-federazioko arduraduna izan da, eta Euskadiko Eskola Kontseiluko Batzorde Iraunkorrean haru du parte. Bere hausnarketetan, balioetan oinarritutako hezkuntzak eta komunikazioaren teknologia berriek gizartean duten eragina aztertu ditu. Hainbat argitalpen profesionalekin aritzen da lankidetzan, eta Euskal prentsako iritzi-orrietan idazten du.
Mª Ángeles Echevarría
Mª Ángeles Echevarría Martínez Filologia Erromanikoan lizentziaduna eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle titularra da, eta Komunikabideen Azterketa Kritikoa izeneko ikasgaia ematen du. Hezkuntza Ministerioko Instituzioko Planen Kabineteko burua eta Euskadiko Eskola Kontseiluko burua izan da. Hainbat argitalpen atera ditu, eta gaur egin egiten ari de ikerketen ardatza ahozko eta ikus-entzunezko komunikazioko prozesuen azterketa da.
Hernán Echevarría
Hernán Echevarría Calvo maisua, eta Geografia eta Historian lizentziaduna da. Irakaskuntza-lanetan aritu da Euskal Herriko hainbat ikastetxe pribatu eta publikoan, hala lehen nola Bigarren Hezkuntzan; horrez gain, irakasleen ordezkari sindikala izan da. Gaur egun, irakasle-lanetan ari da persona, helduen hezkuntzarako Bizkaiko centro batean, eta, aldi berean, centro horretako zuzendaria da. Interes handia du artearekin eta historiarekin, eta zinemagintza irakaskuntza-lanetan erabiltzeko egiten diren ikerketetan hartzen du parte.