Inmigrazioa komedia gisa
Ricardo Arana
Bilbao, Bakeaz, 2011
Bilduma: Zuzen zinemara, 2
Laburpena
Bakeaz erakundearen Bake eskolak bakerako hezkuntzak dituen alde guztiak hartzen ditu aintzat: desarmea, giza eskubideak, garapena… bultzatzen dituen hezkuntza da. Ildo horretan, migrazioa, dituen dinamikekin eta bereizgarriekin, ez dago Bakeaz erakundeak bultzatzen duen bakerako hezkuntzaren kontzeptutik urrun. Lan honen bidez, hausnarketa egin eta proposamen metodologiko bat aurkeztu nahi dugu, immigrazioa zinemaren arlotik lantzeko —hala irakaskuntza arautuan nola arautu gabean— eta, orobat, gure garaian beharrezkoa den ikus-entzunezko alfabetizazioa bultzatzeko, betiere, desberdintasunarekiko begirunea eta emigranteak eskubideak dituzten subjektuak direla oinarritzat hartuta.
Aurkibide
Sarrera
Immigrazioa eta irudia
Lanerako proposamenak
Metodologiako iradokizunak
Azken hitza
Bibliografia
ISBN: 978-84-92804-04-7
Erref.: DC02
Orrialde: 124 orrialde
Hizkuntza: Euskara
Ricardo Arana
Ricardo Arana Mariscal maisua eta kazetaria da. Barakaldoko herriko ikastetxe publiko batean aritu da eskolak ematen (Bizkaia). Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Komunikazioko arduraduna da. Irakasleen sindikatuko ordezkaria, eta Euskadiko Langile Batzordeen komunikazio konfederalaren arloko eta irakaskuntzako federazioko arduraduna izan da. Euskadiko Eskola Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kidea eta Giza Baliabideen Batzordeko burua izan da. Hainbat herri-ekimenetan eta jardueratan parte hartzen du, balioetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza bultzatzeko eta etorkinak gizarteratzeko. Bere hausnarketetan, komunikazioaren teknologia berriek gizartean duten eragina aztertu du. Lankidetzan aritu da euskal prentsako iritzi-orrietan, eta argitalpen profesional batzuekin, esate baterako, Trabajadores de la Enseñanza eta Escuela, argitalpenekin.