Demokrazia zuri-beltzean


Demokrazia zuri-beltzean

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)
Bilbao, Bakeaz, 2011
Bilduma: Zuzen zinemara, 3

Descargar

Laburpena

Bakeaz erakundearen Bake eskola giza eskubideak lortzeko hezkuntzaz arduratzen da, eta gisa eskubideak gizateriaren oinarrizko bi ezaugarriren adierazpena dira: askatasunaren eta berdintasunaren adierazpena. Biek ala biek eratzen dituzte pertsonaren duintasunari eusten dioten arkuko zutabeak. Demokraziak duintasun hori garatzeko aukera ematen digu. Lan honen bidez, hausnarketa eta proposamen metodologiko bat egin nahi dugu, irakaskuntza arautuan eta ez-arautuan sistema politiko hori ezagutu eta aintzat har dadin.
Ale honetan, hainbat mailatan aztertuko dugu demokrazia —oro har, baina baita sakonago ere—, nola sortu zen, zein zentzu duen eta zein ahalmen izan ditzakeen, alde horietako batzuk ez baitira gehiegi ikertu orain arte. Era berean, azterketa zehatza eta proposamen metodologikoa egingo ditugu (ikus-entzunezkoei buruzko alfabetizazio kritikoaren ikuspegitik), zazpi film oinarritzat hartuta, zirkuitu komertzialean ikusteko moduan baitaude eskuragarri eta lanerako aukera ugari eskaintzen baitituzte adinaren edo asmoen arabera.


Aurkibide

Sarrera
Lan honen beharra eta izaera
Demokraziari buruzko hiru ikuspegi
Lanerako proposamenak
Azken hitza

ISBN: 978-84-92804-07-8
Erref.: DC03
Orrialde: 117 orrialde
Hizkuntza: Euskara


Ricardo Arana

Ricardo Arana Mariscal maisua eta kazetaria da. Bizkaiko Barakaldo herriko ikastetxe publiko batean ematen ditu eskolak. Irakasleen sindikatuko ordezkaria, eta Euskadiko Langile Batzordeen komunikazio konfederalaren arloko eta irakaskuntzako federazioko arduraduna izan da. Euskadiko Eskola Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kidea eta Giza Baliabideen Batzordeko burua izan da. Hainbat herri-ekimenetan eta jardueratan parte hartzen du, balioetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza bultzatzeko eta etorkinak gizarteratzeko. Bere hausnarketetan, komunikazioaren teknologia berriek gizartean duten eragina aztertu du. Lankidetzan aritu da euskal prentsako iritzi-orrietan, eta argitalpen profesional batzuekin, esate baterako, Trabajadores de la Enseñanza eta Escuela, argitalpenekin.

Hernán Echevarría

Hernán Echevarría Calvo maisua, eta Geografia eta Historian lizentziaduna da. Irakaskuntza-lanetan aritu da Euskal Herriko hainbat ikastetxe pribatu eta publikoan, hala lehen nola Bigarren Hezkuntzan; horrez gain, irakasleen ordezkari sindikala izan da. Gaur egun, irakasle-lanetan ari da persona helduen hezkuntzara zuzenduta dagoen Bizkaiko centro publiko batean, eta, aldi berean, centro horretako zuzendaria da. Arteak eta historiak pizten dute bere arreta. Irakaskuntza-lanetan, zinemagintza erabilteko egiten diren ikerketetan hartzen du parte.

Simple Share Buttons