Datu-baseak

Gure bilatzaile bibliografikoak aukera ematen digu Euskadin terrorismoaren inguruan idatzi diren liburuak eta aldizkari akademikoetan argitaratutako artikuluak eta kapituluak ezagutzeko. XX. mendeko hirurogeita hamar hamarkadaren hasieratik gaur egun arte argitaratu diren lanetatik 950 erreferentzia baino gehiago ditugu. Bilaketarako irizpideak honako hauek dira: hitz gakoa, egilea, titulua, urtea eta argitalpen mota. “Todo” aukera hautatzean, datu-base multzoaren emaitza guztiak agertuko dira. “Autor”, “título” edo “año” hautatzean, bilaketa zehatzagoa, aurreratuagoa eta baliagarriagoa izango da elementu horiek bereizteko eta argitalpen mota desberdintzeko. Tresna honek hitz beteak bereizten ditu, beraz, sartutako kontzeptuak ez dira ebaki behar. Emaitzak alfabetikoki sailkatuta agertzen dira egilearen abizenetik hasita. Lan eta errepertorio hau Alba López Romo-k eta Raúl López Romo-k egin dute, Gaizka Fernández Soldevilla-ren lankidetzarekin. Gaizkak bere tesiaren bibliografia eskaini digu, eskuzabaltasun osoz.

Irakurketa iradokizunen atalean historia, soziologia, politologia, antropologia edo komunikabide zientziei buruzko funtsezko liburuen zerrenda aurki daiteke. Oroitzapenei zuzendutako atalean izan ezik, beste ataletan liburu akademikoak aurkitzen dira soilik, eta ez egunkarietan agertutako artikuluak edota literatura militantea (azken hau, bibliografia bilatzailean eskuragarri dago). 50 liburu nabarmenen baino gehiagoren selekzioa da. Zerrenda gaien arabera bananduta dago: terrorismoaren testuingurua eta oinarria, ETAren historia, biktimak, biktimen zerrenda…

Pelikula eta dokumentalen atalean, ETA, GAL eta beste erakunde terroristen gaia lantzen duten filmen zerrenda dago. Lizentzia zinematografikorik gabeko filmak, telebistan bakarrik aurkezteko filmak edo laburmetraiak ez daude sartuta. Beste batzuen artean, hurrengo datuak ematen ditugu: titulua, zuzendaria, urtea, kartela, iraupena, eta abar. Emaitzak dataren arabera agertzen dira: zaharrenetatik berrienera. Erreferentziaren iturburua Santiago de Pablo da (2012): The Basque Nation On-Screen. Cinema, Nationalism, and Political Violence. Reno: Center for Basque Studies-University of Nevada. Egile honi bere ezinbesteko parte-hartzea eskertzen diogu.

Grafikoen atalak hurrengo edukiak ditu: ETA eta beste erakunde terroristen biktimen zerrenda, Euskadin gertatutako terrorismoaren kronologia (1952-2011) eta euskal nazionalismoaren erakunde desberdinen bilakaera historikoari buruzko eta Euskal Herriko ezker-muturrekoari buruzko banako eskemak.

Euskobarometro atalean eskema eta taula batzuk argitaratzen ditugu, esaterako: euskaldunek duten politikari buruz askatasunez hitz egiteko sentsazioaz, politikan aktiboki parte hartzeko beldurrez, ETArekiko jarreraz Euskal Herrian, ETAren kideen irudi publikoaz edo Euskadin terrorismoaren amaierara heltzeko lagundu duten faktoreez.

Sobre la violencia en política: “La manera en que la violencia es percibida cuenta tanto como la violencia efectivamente sufrida, ya que su efecto psicológico puede ser tanto o más devastador que su efecto real”.

Eduardo González-Calleja
1994
Simple Share Buttons